Alfredo Cospitorekin elkartasuna!!

Italiar estatuak Alfredo Cospito anarkista 2022ko apiriletik 41 bis bezela ezagutzen den muturreko isolamendu erregimenean eta dispertsatuta mantentzen du.

Alfredo Cospito (Pescara, 1967). Italia Iparraldeko mugimendu anarkistan oso ezaguna, 80 hamarkadatik hainbat borroketan parte hartu izan du.

1987-1988 urteetan Italian hainbat anarkistek eta antimilitaristek soldaduskaren aurkako intsumisio kanpaina bat abiatu zuten; Alfredo epaiketetara ez aurkeztea erabakitzean desertore gisa jazarria izan zen lagunetako bat izan zen. Honen ondorioz 1991eko udaran espetxeratua izan zen.

Espetxetik irtenda Bolognara joan zen non bertako okupazio mugimenduan ibili zen. Okupa baten desalojoari aurre egitegatik Alfredo eta beste anarkista batzuk hilabete batzuk espetxean eman behar izan zituzten.

Garaian ere Alfredo GAS (Grupi Anarchici Spaziali) aldizkari anarkistaren inguruan bildutako taldean ibili zen eta historian zehar indarkeria borroka tresna gisa erabili izan duten anarkistei eta iraultzailei buruzko ikerketa historiko batetan murgildu zen. Lan honen emaitzak “Pagine in rivolta” edo “KNO3” bezelako aldizkarietan argitaratu zituen eta honek italiar anarkismoaren erakunde historikoetako (FAI eta USI) militanteekin eztabaida eta gatazka gogorrak eragin zituen.

Haren militantziaren ondorioz 1995ean Italia osoko 70 anarkiten aurka abiatutako “Marini muntaia” (1995-1997) delakoan akusatua izan zen eta aurretik zituen zigor txikien ondorioz berriz ere denbora batez preso amaitu zuen, oraingoan AS delako kontrol bereziko sail batetan. Eta 2003ean garaian agertu zen FAI (Federazione Anarchica Informale)* ren aurka abiatu zuten “Cervantes” operazioan ere ikertua izan zen (honetan Claudia haren arreba espetxeratua izan zen).

2012ko maiatzaren 7an Genovan, Nicola Gai kidearekin batera italiar industria nuklear eta militarraren buruetako bati hanketan tiro egin zion eta ekintza FAIren (Federazione Anarchica Informale- Federakunde Anarkista Informala) izenean haien gain hartu zuten. Gutxira Alfredo, Nicola eta Anna Beniamino kideak atxilotuak izan ziren. Ekintza honengatik Alfredok 11 urtetako zigorra jaso zuen.

Espetxean Alfredok mugimendu anarkistaren eztabaidetan eta ekimenetan parte hartzen jarraitu du nazioarteko mugimenduaren anarkista iraultzailearen erreferenteetako bat bilakatuz. Horren ondorioz italiar polizia indarrek FAIk burututako ekintza askoren bultzatzaile gisa hura auziperatzen saiatu izan dira.

2016ean garatutako “Scripta Manent” polizia operazioaren barnean, hainbat idatzi oinarri hartuta, Alfredo Cospitori eta Ana Beniaminori FAIren ekintzen bultzaitzaileak izatea leporatu zieten eta hurrenez hurren 20 urte eta 16 urtetako espetxe zigorrak ezarri zizkieten.

2021eko azaroaren 11an Manuela Comodi fiskalaren aginduak jarraituz poliziak hamaika miaketa burutu eta hainbat lagun atxilotu zituen. 8 lagunentzako espetxeratze kautelar neurriak eskatu arren epaileak neurri arinagoak ezarri zituen: lagun bati etxe-atxiloketa eta beste 4ri epaitegira sinatzera joateko beharra. Akusatuei (tartean Alfredo Cospito) terrorismoa eta delituak sustatzeko elkarte subertsibo bat osatzea leporatu zieten. Operazioa “Vetriolo” aldizkaria eta “Edizioni Monte Bove” argitaletxea kudeatzen zuten Spoleto hiriko “Circolaccio Anarchico” topagunean biltzen ziren lagunen aurka zuzenduta zegoen baina “Roudnrobin” eta “Malacoda” webguneak ere kolpatu zituen.

2022ko utzailean aldiz Erroman dagoen Kasazio Gorte Gorenak (Italian dagoen apelazio/helegite auzitegi gorena) “Scripta Manent” auziaren barnean Alfredori eta Annari leporatutako eraso baten sailkapena aldatzea agindu zion Torinoko epaitegiari. Zehazki aipatu erasoa “strage politica” edo “sarraski politikoa” (italiar kode penaleko 285 artikulua) bezela sailkatzeko agindu zuen; “ergastolo ostativo” edo biziarteko espetxe zigorra suposatzen duen delitua

2024ko apirilaren 24ean Erromako Kasazio Epaitegiak Torinokoak 2023an Annari eta Alfredori ezarritako zigor politikoa berretsi du, epaia behibetiko bihurtuz: 23 eta 17 hilabete eta 28 urteko espetxe zigorrak urrenez urren.

2022ko maiatza hasieran ahren aurka abian ziren auziak aitzakia hartuta, Barne Ministroak Alfredo Cospito Italiako espetxe arautegiko 41bis artikuluak ezartzen duen muturreko isolamendu erregimenean sartzea erabaki zuen eta Sardiniako Bancali espetxera urrundu zuten.

2022ko urriaren 20tik 2023ko apirilaren 19 arte oiartzun handia izan zuen eta mobilizazio indartsuak eragin zituen gose greba luzea burutu zuen 41 bis erregimena eta bizi arteko espetxe zigorrak salatzeko.

2025eko urtarrilaren 15ean Perugiako epaileak “Sibilla” izeneko auzian akusatutako 12 lagunak epaitzeko zantzu nahikorik ez dagoela erabaki du, beraz ez da epaiketarik izango. Auzi honetan “Vetriolo” aldizkarian argitaratutako idatziengatik “delituak burutzera bultzatzea” eta “terrorismoa bultzatzea” leporatu nahi zieten , baina hasiera batetan “elkarte subertsiboa osatzea” ere egotzi zieten.

*Federazione Anarchica Informale (Federakunde Anarkista Informala), Italian 2003tik aurrera lehergailuekin eta suarekin erasoak burutzen hasi zen talde autonomo ezberdinen koordinakunde bat da, laister mundu osora zabaldu zena. Taldeak ez dira aurrez aurre biltzen ez koordinatzen eztabaiden eta idatzien bidez baizik.

22006eko ekainean Fossanoko Carabinierien eskolan bi lehergailu jarri zituzten, kalte materialak soilik eraginez. Epaileek inolako frogarik gabe Alfredori eta Annari eraso honen sustatzaileak izatea egotzi zien.

Alfredori idazteko helbidea:

C.C di Sassari

Localita Bancali

07100 Sassari – Italia

Borrokanekoek kartelak, pegatinak eta eskuorriak ditugu: borrokan@canaglie.org

CASTELLANO: