Maputxeekiko elkartasuna!

Urtero bezela garai hauetan Txileko eta Argentinako estatuen menpeko lurralde askotan, tartean Maputxe herrienak, berriz ere sute izugarriak daude . Sute hauen atzean basogintza eredu txikitzailea (erraz erretzen diren, lurzorua hondatzen  eta biodibertsitatea pobretzen duten espezieen monolaborantza) eta bi estatuen  arduragabekeria eta aurreikuspen falta daude, Argentinaren kasuan Mileiren murrizketek sutei aurre egiteko baliabide falta areagotu […]

Leonard Peltier aske da!

1975ean FBIk indiar militanteen aurka burututako eraso baten ondorioz gertatutako tiroketa batetan gertatutako haren bi agenteen heriotza mendekatzeko Indiar Amerikar Mugimenduko (AIM) buru ezagunenetariko bat zen Leonard Peltier atxilotu eta irregulartasunez betetako auzi baten ostean 49 urtez preso mantendu izan dute. NDN Collective-ren prentsa oharra (Borrokanek euskaratua) 2025eko otsailaren 18an. Sumterville, Florida – 49 urte […]

Daniel Ponti elkarrizketa Argian (2025/02/19)

ARGIA astekariak Daniel Pont kide eta lagunari elkarrizketa mamitsua egin dio haren autobiografiaren argitalpenaren harira: «Entre el azar y la necesidad» Virus, Barcelona, 2024. Banku atrakatzailea, presoa, Trantsizio garaian espetxetan borroka historikoa piztu zuen COPEL (Coordinadora de Presos en Lucha) taldeko sortzaileetako bat, euskal talde armatuetako kideen laguna, ostalaria, militantea, libertarioa, lorezaina… https://www.argia.eus/argia-astekaria/2906/copelen-leloa-argia-zen-amnistia-ala-ihesa

Georges Abdallah berehala askatu! (Frantzia)

Georges Abdallah preso politiko antinperialistak 2024eko urrian 40 urte preso bete zituen, Europan espetxeratuta denbora gehiago emandako preso politikoa bilakatuz. Urte horretako urrian Abdallah 2024/12/06ean askatzeko agindua eman arren, Frantziako Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak helegitea jarri zuenez ez zuten askatu eta preso jarraitzen du. 2025eko otsailaren 20ean epaileak Abdallaharen askapenaren inguruko erabakia hartu behar zuen baina […]

02/15. Madril. Ghespe iheslari sardiniarra atxilotu dute

2025/02/15.Vallecas (Madril). Gaueko 3ak aldera polizia nazionalak 2023tik ihesi zegoen Salvatore Vespertino “Ghespe” 38 urteko sardiniar anarkista kontrol batetan atxilotu du.Lagunak Italiara extraditatua izatea onartu du. 2017/08/3an Florentziako (Italia) poliziak 8 anarkista atxilotu zituen eta horietako bi espetxera bidali zituzten (hoietako bat Ghespe). Komisaldegi bati molotov koktelak jaurtitzea ta Casapound faxisten lokal batetan polizia bat […]

Euskal preso politikoekiko elkartasunaren kontrako erasoak

Egun euskal preso politikoen izaera politikoaren ukazioaren lerrotik eta preso hauekiko elkartasunaren eta herritar babesaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean bi auzi pendiente daudela gogora ekarri nahi dugu: Berangoko ongi etorriaren auzia 2022,ko martxoaren 13an espetxean 19 urte eman ondoren Berangoko Ibai Aginaga euskal preso politikoa Basauriko espetxetik askatu zuten. Egun horretan hainbat lagunek eta herrikidek […]

Scripta Scelera auziko epaiketa saioa 02/28an (Italia)

2025eko otsailaren 28an Massako epaitegietan Scripta Scelera operazioari lotutako epaiketari hasiera emango diote. 2023ko abuztuaren 8an 10 anarkisten atxiloketarekin eta hamaika miaketekin Genovako poliziak eta DDAA k (Terrorismoaren eta Mafiaren aurkako fiskalia berezia) «Bezmotivny» aldizkari anarkistaren egileak eta banatzaileak kolpatu zituzten. Fiskalak 10 lagun espetxeratu nahi izan zituen arren epaileak behinbehineko kontrol neurriekin askatu zituen […]