Torino (Italia). ASKATASUNA auziko epaiketa

2022ko martxoaren 10ean Torinoko DIGOS (polizia politikoa) poliziak miaketak burutu zituen Val de Susako No TAV (Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua) bi akanpadetan zein Torinoko Askatasuna eta Neruda zentru okupatuetan. Aldi berean 10 lagunei behinbehineko kontrol neurriak ezarri zizkieten (3ri etxe-atxiloketa) eta bi lagun espetxera bidali zituzten: Giorgio Rosseto eta Umberto Raviola. OPerazio honek «Sovrano» ezizena jaso zuen.

Guztiei “indarkeriaren profesionalak” izatea eta Torinoko Askatasuna bilgune okupatuan antolatutako “elkarte subertsibo” bat osatzea leporatu zieten. Ustezko elkarte horrek 2021 artean AHTaren lanen aurkako erasoak burutu omen zituen, eta Val de Susan zein Torinon poliziaren aurkako indarkeria antolatzeaz eta sustatzeaz gain eta Torinoko unibertsitateko CAU taldea (Colletivo Autorganizzato Universitario) zein NoTAV mugimenduak manipulatuko omen zituen gatazka sozialak areagotzeko.

Gerora “elkarte subertiboaren” ordez fiskalak “erresistentziarako” elkartea osatzea leporatu die eta garaian espetxeratutako bi lagunei haren buruzagiak izatea egotzi die. Guztira 16 lagunentzat 88 urtetako espetxe zigorrak eskatzen dituzte (Giorgio Rossetori eta Umberto Raviolari eskatutako 7 urteak dira eskaera handienak) eta Estatuak 7 miloi €tako kalteordainak eskatzen ditu.

Epaiketa 2024ko abendu amaiera eta 2025eko otsailaren artean Torinon ospatu da eta epaileak haren erabakia martxoaren 31an jakinaraziko duela adierazi du.

“Askatasuna” Torinoko autonomoek 1996 urtean Vanchiglia auzo herrikoian okupatutako eraikinean sortutako zentru soziala da. 2024Ean Torinoko udalak (gobernuaren eta poliziaren iritziaren aurka) Askatasunarekin harremank estutu ditu kogestio eredu bat garatzeko asmoarekin.

Giorgio Rosseto (62 urte, Bussoleno)

Militante autonomo historikoa, Val de Susako Bussoleno herrian jaiotakoa, ogibidez baserritarra. XX mende amaieran Torinon lehen okupazioak burutu zituen Colletivo Spazi Metropolitani taldean zein 1992an Radio BlackOut irrati librearen sorrean parte hartu zuen eta mugimendu antinuklearrean zein ikasleen “La Pantera” mugimenduan ere ibili zen. Aldi berean COBAS (Confederazione dei Comitati di Base) sindikatuan zein memoria historiko antifasxista defendatzen duen ANPI elkarteetan ere aritu izan da eta egun ere badabil. Bestetik 1999 urtetik haren jaioterritik igarotzen den Lyon-Torino abiadura handiko trenaren eraikuntzaren aurkako NoTAV mugimenduan nabarmendu izan da.

2022ko martxoaren 10eko “Askatasuna” operazioaren ondorioz espetxeratua izan zen eta 2023ko martxoaren 15etik “zaintza neurri” berezipean dago: nortasun agiria eta pasaportea kendu dizkiote, etxe-atxiloketan dago, ezin du Bussoleno herritik irten eta agerraldi zein ekimen publikoetan parte hartzea debekatuta dauka.

Hasieratik helegiteak jarri arren eta sindikatuarekin zein familiarekin lotutako kontuetarako 39 aldiz baimenak eskatu arren beti ukatu izan dizkiotenez Giorgiok neurriak nahita urratu izan ditu. Eta horren ondorioz 2023ko abuztuan lau egunez atxilotu zuten eta 2025eko urtarrilaren 9an berriro atxilotu dute haren bikotekideari etxean konpoketa batuk egiten laguntzera joan ondoren.

Kontrol neurrien urraketa jarraien eta ugarien gaineko epaiketa 2025eko martxoaren 17rako deitu dute eta bitartean Giorgio berriz ere etxe-atxiloketa zorrotzpean jarraitzen du.

 https://cobas.it                   https://notav.info

 https://infoaut.org          https://radioblackout.org